martes, 18 de noviembre de 2014

Sumendi festa 2: Ruapehu mountain, Tahurangi tontorra (2.797m)

Jelouu!!!
Bueno ba, aurreko eguneko mendi txangoaren ondoren hurrengo geltokia Ruapehuko tontorra zan, edo saiatzea behintzat...

Arratsaldean iritsi nintzan Whakapapa Villagera eta bertan galdetuta zizenean eski estaziora bidali ziaben bertan informazioa eskatzeko. Ez nakan inongo informaziorik, eguraldi ona nakala soilik. Nahikua!!

Bertan rubia siku batek in zian kasu, ta sekulako bajoia sartu zitzaten. Debekatua mendia lo itia,telesilla 9tan irikitzen dute, 30 dolar ta hartzen ez banun 2h gora ta bi behera. Telesillatik jun etorria jendiak 8 ordutan iten zula. 8 + 2 + 2 = 12h!!! ta elur askokin.

 Nahiko pesimista, hurrengo egunian goizo jaiki ta saiakera bat itia pentzau nuan,nahiko desanimauta.

Agian gabez hastekotan, pistetatik gora jun nintzan pixkat bidia ikusteko. 20 minutitan lelengo telesillan nauan,erdi bidian...ummmm igual tipiak potolo itxura hartui dia!

Lotara, beste iluntze politaren ondoren. ez naiz aspertuko!



Goizo jaikitzekua nintzan baina aurreko eguneko bibakak alpertuta laga zian ta 06:30tan gora.7tan oinez eta 1620mko kotan. Ez zauan hotz handirik, bero bero gora, ez oso azkar eguna luze jungo zalakuan,buruakin. zahartuta!!


40minututan 2.telesilan nauan, 15 dolar aurreratuta ta beste edozein baino bi ordu lenuo. Ondoooo!!
Hemen,mapa ezean ba hanka traza handienari jarritu nion.Bidegurutzetan ba senari jarraituta. Elurra earra ibiltzeko eta oraindik gogortsua, ondoratu gabe. Traza nabarmena.


Aurreko eguneko biak eder

Metroak irabazi ala, muino bat igo ta jeitsi ondoren tontor polit bat aurrean eta lepo bat. Hura ote Ruapehu? Leporuntz.... gero eta azufre usain handiago...

Behin lepoan sekulako ikuskizuna, Ruapehuko tontorra, Tahuarangi begi bistan, eta baita krater nagusia ere ur kolore berziarekin



Ta bideua amaitu ala, eski trabesero batekin egin nuen topo. Garrasika galdezka hasi eta beregana hurbiltzeko keinua egin zidan.

Gudmornin,isit ruapeju? Isit posibol tugou tu de samit?

Tontorra posible zela esan zian eta gainera bi aukera eman zizkidan. krestatik edo pala bertikaletik zuzen gora. Berak krestatik gomendatu zidan, politaua, zorrotzo eta beak eskiekin apaldi inda zakala. OK, krestaruntz!

Krestako lelengo tontorreraino ondo. Elurra gogorra, izotz forma xelebriekinm haiziak eraldatuta. Progresio motela pasu danak ondo burututa errespetu osoz eta nahiko tenso. Bigarren tontorra ere ondo, baina hemendik azken lepora bitartean, sekulako txanpinoia: elur bola inkrustau bat. Nahiko eragozpena zala pentsatu nuen eta saiakera sikiera burutu gabe buelta erdi.


Tontorra elegante ertzetik


supuesto txampiñon





Second choice, buelta erdi ta zuzenian palatik. Palaraino eskubian paretak zeuden  (kresta azpian) eta hainbat harri erorita. Hanka markak zeuden nere kontrako norabidean,nahiko sakonak. Behin palan, snow markak zaozen beheruntz goruntz izer. Ala ba, izerdia botaztera. Inklinazio dexentia,elur biguna,eguzkia... lepora lehenbaitlen.



Behin lepoan tontorrera iristea posible zela ikusi nuan ta itsu itsu gora deskantsu gabe. Azken 20 metroak plaka inklinatua da eta oraindik itzaletan. Izoztuta,gogorra.Lau pasu eman eta hanka dardarka,nekea... buelta erdi.


Zoze jan, deskantsatu, adorez bete, in ahal nuala sinistu eta onartu eta gooruntz.Plakak 30m edo zazkan beheruntz eta gero elur biguna zauan. Labaindu eta frenau ezean ez nuan uste gauza oso larririk gertatuko zitzaitenik.hori sinistu nuan.

 Nahiko trakets, zapatila kranpoiekin,horkatilak okertuta, ez oso eroso ta konfiantza gutxikin, tontorretik 3mra ia buelta eman nuan, inklinazio handia,izotza eta oso deseroso. Azkenik amorru biziz pioleta trakzionatzeko erabilita goruntz, punta osorik barruraino sartuta. Ze ostia pioletari punta barruraino sartzeko! tipo martillazo!!

Tontorra!!


Ruapehu 2.797m,Tahurangi

 krterra elegante


behin tontorra inda, ertzetik jarraitu nuan izotz plaka sahiestekotan. Baita lortu ere!! Hori bai, jeitsi eta zehartakladian, goian elur dexente nakan zintzilik. Tope azkar pasa ta berriz arnasa lasai hartu. Hau ta gero, pala elurtu zatarra beheruntz. Azkar oso jeitsi nuan eta pareta azpiko zeharakladian elur purga txiki pare bat...
En fin, hau pasa arte ez nintzan ziharo lasai egon. Haua pasata, lasai eseri eta panoramaz gozatu. Ze gozamen!!

Ondoren, beste tontortxo bat igo nuan, eta bertan emergentzi aterpetxe bat topaut nuan elurrak estalita.


Eskubiko gauza horti da aterpetxea

Ta hemandik bigarren tontor garaiena ere ikusi nuan, oso eder. Argazkian ikusten badezue plateau-an bi KAnpin denda daude, trabesero batzuk jarrita. HAuek bai jakin!!!
Dudatan egon nintzan tontor hhau iteko. Goizo zan, eta nahiz eta gero eta laino geio egon, eguraldia aparta zan. Gainera hiru lagun zihoazen goruntz.

Pentsakor negoela, Haglofs taldeko korrikalari austriar batekin egin nujen topo. Hizketan in, Mont Blanc zapatiletan indakua zala, atzo Tongariro Crossing jun etorri in zula nik indako bi tontorrekin (50km ta desnibela). En fin. Un jabali.

Azkenik beheruntz jutia pentsatu nuan.Eguna aparta izan zen eta nahiko adrenalina/ardura pasata nauan.
Asetuta!! Beheruntz arazo gabe, elurra biguna ta trankil trankil behera. Behin telesillatan, gente xelebria dantzan. Beraiekin dantza iteko esan ziaben.
KE ostias, kranpoiak kendu ta beraiekin dantzan ibili nintzan.
Gran fin de etapa!!!!
Muy freak!!




Ta horrela, sekulako txerri usainakin ba nere etxera. 




Beste iluntze aparta, ta Taranaki ohetik ikusten nuala, ba lotara. Bihar Taranakiruntz!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario