domingo, 20 de octubre de 2013

Munia eta ingurukoak 2013- 09 - 20



Bueno ba, hamen Txurundero apur batzuk egin genuen azken txangoa. La Munia ain zuzen ere. Ostegun baten irten ginen Debatik Vierge de Troumusse parkingera iristeko. Hamnedik oinez 5 minututan cabane de la viergera iritsi ginen bertan gaba pasatzeko. Bertan, bi mendizale heldurekin elkarbanatu genuen gaba, inglesez tertulia pixkat in da gero. Goizo lotara goizian goiz jaikitzeko.

Hurrengo goizian behe laino handia genuen eta ez genun gustoko. Kotxera jeitsi ginen lo sakuak lagatzera eta bueltan lainua altxatu zan gure zorionerako. Hori bai, fresko itezuan.

Lehen argi izpiak:



Bidea argia zen eta kanal harritsu bat pasatu ondoren, harri solte asko eta pendiz nabarmena zuena, ibilbideko lehen zailtasunera iritsi ginen. "El passet" edo "pasotxoa". Gorunzkuan ez zakan aparteko zailtasunik, txarrena harriaren kalitatea, pulitua dago, labainkor...

Le passet:


KRanpoi eta pioletarekin joan ginene baina Muniako glaziarrarekin topo egitean behar ez genituela ikusi genuen eta harri azpi baten egin genun gure depositoa motxilak arintzeko. Goruntz jarraitu genuen Cuello de la Muniaraino, "pas du Chat" edo katupasua nolakoa ote zen ikusteko irrikaz. Perdido, Añisklo,,,, gure lagun zaharren ikuspegi aparta.




LAinoen gainean geunden. Lehengusu argazki polita.



Katupasua baino lehenoko pasartea. Espeleologi puntua,,,,



Eta hau pasata KAtupasura iritsi ginen. Ez zuen inolako zailtasunik goruntz. Gainera leku "okerrenean" soka fijo bat zegoen baina pitzaduran bota ondo sartuta erabili gabe ere aixe pasa zitekeen. Atzean utzita goruntz, tontorreraino.


Tontorrean goxatu earra: ostirala, bakarrik, eguzkia eta manga motzean gustora egoteko girua 3.134metrotan. Txorizua, txokolatia,,,, betiko menu eskasaz gozatu eta kresteriuari jarraitu genion: pequeña Munia (3.099m) eta Sierra Morena (3.093m) tontorrei X a egitekotan. Pikismo pixkat.


Muniako tontorra:

Munia ta Sierra Morena arteko vivac paregabea 3.022 metrotara:


Sierra Morenatik Troumusse puntara ere abiatu ginen, hori bai, asko pentsatu ondoren eta argi ikusi genuen arte. Ez du zailtasun handirik baina jeitsierak badu bere ambientea.

Sierra Morenatik Troumuse puntarako jeitsiera. Puntan Koldo ikus daiteke zooma inda. Ambientia!!!


Ta hau jeitsita Troumuse puntarako igoera eskuak erabiliz, erraza ta polita.
Pic Troumusse 3.099m

Egindako kresteriua:

Paul pozik ofizinatik at:




Eta gero ba jeitsitako igotzera. Gorunzkuan errezagoa suertatzen da, eta gozatua hartu gendun:




 Eta honela, atzera buelta eta beheruntz. Katupasuan rapela montau genun, segurtasuneruntz apustua. Oso komodua.



Hurrengo zailtasunena, pasotoxan ere rappela montau gendun hobeto jeisteko




Ta honela kotxera jeitsi eta etxera buelta.


Mc Donnals txerria jan ta Debara. Txango polita Muniakoa: trepadatxuak, ambiente pixkat eta rappeleko apustu positiboa. Hurrengorako zain jada.... Hurrenarte!