sábado, 28 de enero de 2017

JBEL LKEST , URTEKO LEHEN TONTORRA


Urteko lehen egunean mendi tontorrera igotzea ohitura dugu inguruan eta guk ere bete dugu aurtengoan, etxetik urrun bada ere.

Marokoko mendiak ezagutzen izan gara beste behin, oraingoan Anti Atlas inguruan.

Tagdicht - Jbel Lkest



Tafraouten inguru honetako herri nagusian, taxi bat hartu eta Tagdicht herrixkaraino joan ginen ibilbidea hasteko. 

Ameln bailara ederra azpian utzi eta pistak gora egiten du.


Tagdicht espero baino herri haundiagoa da. "Hemen, bizi in behar da..."esango luke askok.


Herria zeharkatu eta mendian gora ondo markatutako ibilbidea aurkitu genuen.





Ameln bailara eta Tafraout hiriburua urrutian, bistan beti.

Zuhaitzak jarraituz tontorreraino

Bi edo hiru orduan tontorrera iristeko moduko ibilbidea da


Tontorretik Atlaseko tontor garaienak (Haut Atlas), itsasoa, desertua,....begibistan.





Etxetik eramandako txerriki ederrak janda, aldapan behera.




Tagdicht herrixka atzean utzi eta oinez jaitsi behar izan genuen Ameln bailararaino.



Bidean pasa zen lehen kotxean sartu eta Tafraoutera.


Merienda ordurako etxean.


Ez da urtea amaitu eta berria hasteko leku txarra!