viernes, 23 de septiembre de 2011

Bideotxoa

Eiger mendia, 3.970m. Suitzan. Abuzturako? jajajajaa

Hau ikusita, ez guaz ain azkar menditik ezta?

Pa los paketes k no kurran:(In klik izenburuan)

Aristi Handian Aportazioa, lehenengoa eta ez azkena! 

sábado, 10 de septiembre de 2011

BLOGari IZEN OPAROA

Kaixo mendizale/potoloak!!
Blogaren izena dela eta jasotako kritika zorrotzen ondoren, ba izen berri bat jartzeko proposamena luzatu zidan argazkiko talibanak. Nahi baezue sarrera hontan bota ditzazkezue zuen iradokizunak! Besterik ere baldin bada, beste kritika suntsigarri bat edo, bota bildurrik gabe! Onak izan!

lunes, 5 de septiembre de 2011

ASTAZU TONTORRAK



AZKEN ABENTURATIK HURRENGOA BEGI BISTAN!!!

Balcon de Pineta, lago de Marbore, Tucarroya eta Astzu tontorrak.

Animo mendizaleok!!!



P.D.- Honekin blogero birginitatea galtzen det. Muxu bat!

viernes, 2 de septiembre de 2011

Monte Perdido/ Añisclo & friends


Dena abuztu amaierako ostiral baten  hasi zen goizeko 04.30. Ta zein etorri zan azkena???? Ba irteerako kokagunetik gertuen bizi zan kristaua... uau!!! bota berriak!!!!
Bidai luze baten ondoren (estu atzian aukeran)  Torlara iritsi ginen, eta ogia erosi ondoren, autobusa Ordesarat eta azken errepasoa mapari.


Autobusetik jeitsi eta paseo polita bailaratik, Txomingero gabe: baso politak, ur jauziak,ganaua,,, Ze polita Ordesa!


 8 km inguru ibili ondoren ("ti ta" indakuak), Cola de Caballora iritsi ginen.
Ondoren bi aukera: Klabijak edo bide arrunta: Klabijetatik ekin genion.
Uau!!! para portada de DESNIVEL!!!!!
 Bailara goikaldetik bistetaz gozatu ondoren, hurrengo helmuga: GORIZ!!!
Lainua ere atzetik zatorren eta euri pixkat ere bota zigun. Eskerrak Poloniatik kurtiuta etorri ginan!
Azkenik iritsi ginen Gorizera, gende asko, leku gutxi eta arrautzak tixstorrakin...tentazio handia.
Hemen plan aldaketa txikia: intentziua Añisclo & ondoko bere lagunak igotzia zan. Pixkat lainotuta zauan eta hito arteko distantzia zela eta, bidea oso argia ez zala esan ziguten. Beraz Perdidora!!( ta arrautzak jan gabe!)

Bidian gende asko beheruntz; guiriak, frantzesak, gente oso heldua, umiak... danetik. Zaparrada txiki batzuk bota zituen eta buelta ematekotan ere egon ginen. Baina duda gehien genituen unean, tontorretik zetozen bi mendizalek bideari ekiteko konbentzitu ziguten, inongo zailtasunik ez zegoela adieraziz: haize pixkat eta zaparrada motzak soilik. Hau entzunda...goruntz!!
Goraka haizia bizkarretik eta kriston aldapa. Elur maluta finak botazten hasi zuan ere. abuztuak 25 ta elurra!! Nekea ere nabari zen eta bakoitzak bere erritmoa hartuta poliki poliki igaro genuen, hortzak estututa. Tontorretik 40metrora indarrak hartzekotan "orejoi" kaja bat atera zuen Paulek eta jan tiempo record en in genun. Ta ni gustatzen ez zitzaizkitelakoan,...

 Hotza ere nabari zen. Orejoiak jan da gero tontorra in genun segituan. Argazki sesio laburra (nere kamara Panameñoak ez zuan failau) eta beheruntz...
Monte Perdido 3.335 m
2011/08/25


Beheruntz hasterakuan, buelta erdi eman eta haizea bortizki ufatzen hasi zen. Benetan zakarra zen eta ufada batzuk (gutxi) Aiert bezalako gizaseme sendoa desorekatzeko gai ziren. Ahal izan genun  azkarren ekin genion beherunzkoari . Beheruntz, batzuk eskularruekin, eta beste batzuk ez... haize hotz zakarra,,,,,, elur maluta finak..... Ventiska!  Gutxi batzuk eskuko sentsibilitatea galduta ibili ginen,eta hotza zela eta min gordinak jasan genituen. Hau bizi izanda, beti eramango ditugu eskularruak motxilan, nahiz eta abuztua izan!

Behin lakura iritsita argazki, sesio txikia. Haizea ez zen ain zakarra eta hotz une gogorra ta gero umore ona berriz ere nagusi!




  

Jeisten jarraitu genion eta tontorretik egon ta hamar minutura egundoko eguzkia! Iragarrrita zegoen baina bizitakoak bizi ondoren ezin genun sinistu!. Pena tontorra 20 minutu beranduago ez egitea!!!
Elurtza ondorengo eguzki itzela!
Gauzak horrela zeudela, harri zapal baten eseri, atuna, gaztaia, ogia... eta kriston  festa!!! Tripa bete eta Goriz aldera.

 Aterpetxera iritsi, botak kendu, lasai eon , lentejak ensalada ta butifarra afaldu eta lotara. Egun luzea izan zen goizeko 04.30 hasita (lo egin ahal zutenak) , bidaia, 2000m ko desnibela, haize hotzarekin abenturak, elurra... egun benetan aparta. 3000metrotan giro txarra egotia  zer den ere ikasi genuen (ta eskerrak uda dala!!), t a nere iritziz inongo txorakeriarik egin gabe, eta erabat zentzudun.
Hurrengo  egunean ere erronka polita genuen aurretik eta garrantzitsuena, Kriston girua zauan emanda!!! Sakuan sartu eta lotara zurrunka festan parte hartuz!!!

Bigarren eguna ,Zapatua:

Bigarren eguna goizeko 06.00 aldera  hasi genuen. Jaiki, dana jaso,eguraldi ona genuela zihurtatu,  ta 06.30 tan gosaria: nahi beste madalena, boilo, txotxeko esne eta kafia....  kriston homenajia! Tripa beteta, talde argazkia eta txangoari ekin genion, Punta de las olas, Baugrimont eta Añisclo tontorrak egiteko asmoarekin.

Lehen orduko talde argazkia




jueves, 1 de septiembre de 2011

Ordesa eta Monte Perdido

Egunon gazteria!!

Monte perdidoko argazkien esteka. Badakit Picasak ez zaituztela erabat asebetetzen, baina lasai, datorren asteko afarira bai Flyschen eta bai nere argazki guztiak eramango ditut usb baten. Gu fuerte geunden, baina 3000 metrotatik gora kamarek pott in zuten. Hala ere, badaude argazki polit batzuk.
Ordesa eta Monte Perdido 2011ko Abuztua
Ondo segi, ta ia hau martxan hasten dan!