miércoles, 21 de marzo de 2012

Mendi eskia Vignemalen

Kaixo txurunders!

Hemen dakarkizuet nere azken irteeraren berri.

Elgoibartarrekin Pont d'espagnetik hasi, eta Gaube eta Marcadau bailaretan zehar ibili gera. Tartian, Petit Vignemale egiteko aukera zeon, baina orainguan ginda gabe gelditu naiz. Hori bai: tartan gainontzekoa ederra izan da, beti bezela.

Lehenengo egunian, helburua Petit Vignemale zan, baina izotzak eta nere eski maila eskaxak atzera bota ninduten. Lepo pareraino iritsi nintzan ,2700m aldera, eta han batzuk buelta eman genun. Elur onakin refugioraino jeitsi ginan.

Oulettes de gaubeko refugiuan in genun lo, bertatik Vignemalan ipar pareta, bere glaziar, serac, eta guzti, parez pare ikusten zialarik.Ikusgarrixa. Garagarduak, ardua eta umore ona, ez zian faltatu lotara jun arte.

Eta bukatzeko, igandian Ouletteseko lepora igo ginan. asteburuko jeitsiera politena in eta berriz gora Arratilleko leporaino. Danera, 600 bat metro goruntz. Eta bukatzeko, nere zoritxarrerako, 1000 metroko bajadoia kotxeraino.

Argazki, bideo eta kronika ofiziala, izenburuko estekan dazkazue.

Ondo segi eta ia apirilian berotzen geran mendi asuntuakin!!