sábado, 21 de julio de 2012

Aneto: pirineotako zapaia

Kaixo mendizaleok!

Dakizuenez, anaia ta ni Anetora abiatu ginen ekainan. Lanpetuta bizi naizenez ezin izan det lenuo idatzi.... baina esan bezala ona hemen kronikatxoa

Astelehen eguerdian ekin genion bidaiari, eta Frantzaitik joan beharrean (bide motzena, 4.5h),espainiatik ekin genion, modan dago eta.

Bidaia luzea, eta eskasa. Bi geldialdi: Jaka aurretik egundoko otarteko puxkak jateko, eta Broton, kafea hartzera. Bidea polita baina kamioi kamikazeak zeuden beldurra ematen, derrape eta guzti...
Benasquera iritsi,  Llanos del hospitaleruntz tira eta La Besurtan utzi genun autoa. Udan autobusez soilik ahal omen da jun, gu arazo gabe.

18:00 inguru iritsi ginen. La Renclusa aterpetxea 50 minututara jartzen zuen kartela ikusi genun, baina 30min baino gutxiagotan iritsi ginen, asteburuko alkohola zainetatik kentzeko.



La Renclusa aterpetxea 2.140m

Iritsi, gauzak utzi eta afaltzera. Ohikoa denez sekulako homenaldia: garbantzu purea nahi beste (putxeroa), entsalada, haragia patata pureakin eta membriloa galleten artean. Gero kanpora pixkaten atera eta bidea nundik izan zitekeen begiratu gendun. Eulien eraso bortitzak jasangaitzak ziren eta lotara!

Nondik jun? Espoloitik? Tximiniatik? Korredoretik?........ aurretik joango ziren frantzesen atzetik!!!


Bueno ba lotara jun eta kuartuan (bi oheko bi literakin), pareja heldu bat. Andra bat eta gizon lodi bat. Zurrunkatzaile itxura hartu genion, baina ez zen zurrunkatzaile arrunta suertatu. Zurrunkatzaile Masterra zen!!!! zurrunkek molestatzeaz gain, lo geundela esnatu egiten gintuen. Ikaragarria! Behintzat intermitentia zan. Goizeko 05.00 baino lehen gora eta 05.20 edo gosaltzera, aterpetxekoa berandu.... gosari ona eta gabez oraindik Anetorat!


5:30 pasatxo, gora ilunetan!!

Bide hasiera, harri tartean da, dana aldapa gora. Frantzes pareja zihoan aurretik  eta beraien atzetik ekin genion. Temperatura paregabea: 15-20º eta haize gabe.

Nebero hasiera (ez glaziarra)

Ordubetetxo bat eginda, urteko lehen elurra zapaldu genuen nebero handi baten (irteera gutxi aurten e!!!!). Eguzki izpiak atzetik eta paisaia ederra.
Bi frantzesen atzetik


Neberotik oinez, elurra gogorra oraindik, eta malda handitzen zoan. Ez genituen kranpoiak jantzi eta momentu batzutan damutu ginan, inklinazioa handia baitzen. Sekulako bistak bidean zehar:


Neberoa utzita harri tartetik zioanidea. Bidetik pixkat aldendu ginen eta 15bat minutu galdu genituen. Frantzesak gelditu egin ziren eta aurretik pasa genien, bidea nundik zan jakin gabe. Bide ona berriz topatuta, destrepada txiki bat egin genuen (8c+ proposatzen degu...)


Eta hau jeitsita, Anetoko tontorra begi aurrean glaziar distiratsuarekin:


Krampoiak jantzi, pioleta hartu eta tontorrerat!!! Bertan ikusten da helmuga, baian ñozzz, aldapa luzia in zan, gainera bukaeran daka pendiz handiena, eta hortzak stututa igo gendun, baina ze gustora
!!!
 
Egundoko bistak bidean, gendia ofizinan eta gu paraje hauetan,,,,
Glazairrean zehar, arkaitz zati asko zegoen, eta gure mixtoko teknika estreinatu gendun, hau da, kranpoiak kendu eta ipintzen ibili.Dena den hau hasieran soilik ze. Elurra biguntxua zegoen baina izotz plaka gogorrak ere zapaldu genituen.
 
 
Bueno, ta glaziarrean izerdi ederra bota ostean, tontorreko haitzetara heldu ginen, elureko  gabeko gunea. Kranpoiak eta motxila utzi eta Mahomaren zubi/pasoari ekiteko unea. Egia esan pentsa baino hobeto igaro genun. Jauzi ederra dauka bi aldetara baina poliki poliki hartuta, aixe igaro genun. Pertsonalki luzeagoa izango zela espero nuan.
 
Hau igarota tontorra bertan!!!
 
Aneto 3.404m
 
 

Eta hau izan zen Anetoko igoera, beherunzkua bide berdinetik eta militar artian, beti bezela, refugio gogua: dutxa, txorizua... motibazio handiak!!
 
 
 
Eta Renclusara iritsita amaitu zen Anetoko abentura. Hemen jan dutxau,gauzak jaso eta Sallentera jun ginan. Hemen lo egin (eta bidai zati bat kendu) eta hurrengo goizian Anayetera abiatu ginen Formigaletik. 2 ordutan tontorrean sekulako egurra emanda. Benetan polita Anayet: ibaiak, ibones de Anayet, Midirako bista itzelak... oso gomendagarria lagunak!!!
 
 
Midi D´ossau  ibones de anayetetik




 
Anayet 2.545m

lunes, 2 de julio de 2012

Zuriza - Peñaforca: Alanoen aurkikuntza

Kaixo lagunok!


Achar de Alano. Ezkerrean paso Taxera
 Dakizuen bezela, larunbatean Josuk eta nik eskapada azkarra egin genun. Denborak eta zalantzako eguraldiak jartzen zizkiguten mugek, eta Paulen eta Aimarren gomendioek, Zuriza aldera bideratu ginduten.

Gure helburua: Peña Forca. Tartean: Alanoak, mendi zerra ikusgarria eta bailara zintzilikatu are ikusgarriagoa.


Hasiera azkarra

Alanoak
5etan Debatik atera nintzen. Etxetik kotxera Aristi parranderoarekin topo egiteko bildurra nuen, baina ez zen gertatu. 5:15etan Josu Arroan jaso, eta 2 ordu t'erditan Zurizan ginen, autobide berriarekin Liedenako geldialdi mitikoa alde batera utzita.

8etan oinez. Gure lehen tarteko helmuga, Paso Taxera. Achar de Alano delakoaren alboko lepoa. Igoera gogorra baina polita. Amaieran estutzen doa eta kanal bilakatzen da. Tucarroyako jeitsiera bildurgarria gogoratu zidan, baina ez zen horren arriskutsua.

Peña Forca Alanoko bailaratik
 Eguzkia eta zelaia

Eta bertara iritsitakoan, harritzarren artetik lautada ikusgarri bat agertu zen gure begien aurrean. Aralarren antzekoa, baina 2000 metrotan. Ohitura denez, lehenak ginen han goian, eta bakardadea izan genuen lagun. Elkarrizketa sakonak, gaizki ulertuak konpondu... Mendiaren magia!!

Eta zelaiaren amaieran, gure helburua: Peña Forca (2391 m).




Karea eta zalantzak

Zelaian aurrera egin ahala, zelai biguna harri gogor bihurtzen hasi zen. Zonalde honetan horren ohikoa den kare harria. Karsta. Eta karstarekin batera, harri arteko pitzadura sakonak. Eremu honetan, zalantza egin genuen. Bailararen amaierara joan eta bertatik gailurrera jo, edo eskuin aldetik garaiera irabazten joan. Azken hau erabaki genuen, errezagoa zelakoan. Beti ere mendiaren hego aldetik joanez gero, "atzeko" aldetik, ez zeukan arrisku haundirik, baina ipar aldeko amildegia ikusgarria da. Gailurra 20 metrora geneukala, 5 minutuko blokeo txiki bat izan nuen pasotxo bat egiteko, baina Josuren laguntzaz arazorik gabe gainditu genuen. Eta azkenik, 2 ordu t'erdiren ostean, gailurra:
 


Egindako bidea

Castillo de Acher, Bisaurin, Midi
5:30ko mendi bueltaren ondoren, eguneko onena. Bainu freskagarria errekan, eta Zurizako kanpinean bazkari goxoa.