Kokapena: Zelanda Berrian iparraldeko irlan, erdialdean National Parken daude bi mendi hauek.
Ngaruhoe Uztailan saiatu nintzan igotzen eta erdi bidean geratu nintzen,bidali nizuen bideua,nola ez. ando muy televisivo!!! Bakardadea o...
Oraingo hontan aldiz, kranpoi ta pioletakin beste istorio bat!!
Oraingo hontan aldiz, kranpoi ta pioletakin beste istorio bat!!
Ngaruhoe "Lord of the rings"eko Doom mendia da, frodok eraztuna btatzen duen lekua. Zorionez ez zauan labarik.
Ba bueno, tontorra zapaltzeko desira banuen eta Tongariro Parke naturalera hurbildu nintzan, Mangatepopo parkinera.. Intentziua parkinian lo in eta goizian goizo abiatzia zan. Nola ez, bertan "No overnigth" kartel maitatua. Arratsaldeko 5ak zian ta txispazuak jota mendian gora igotzea pentsatu nuen edozein baztertetan vivakeatzeko asmuakin. Fresko parkinian eta haizia.
Eskiatzaile bat!!! tontorretik bera nekez lehertuta. "well done man". Elur txarra izan zuela esan zian. Haber madrugau!!
Behin Ngaruhoeko bidegirutzera helduta, leku aparta topatu nuan lotarako. Nahiko laua ustez eta kokapen bikaina.
Dana prestatu ta azkar azkar afaldu. Ez zian Tolosako babarrunak baino earrak!!
Ta gero erropa dana jantzi ta mobilakin tontuana iten grabau ta ilunabarraz gozatu. Ikaragarria. Zein ederra. Zoriontsu oso.
Eguzkia sartu ta sakura derrepente. Azufre usaina, ixiltasuna, mendi artian. Bizitzako lehen bibaka bakarrik. ze esperientzi ona! Iluntzen jun ala, izar festa hasi zan,baina ez zian argi ikusten, ez zan zeru garbi bat. Kriston moskeua...
Espero ez nuan sorpresa!! Elur artian argi pilua zauan,ta nere barruan ixil ixil hau okurriu zitzaten: egunsentia gailurretik?
Ummmmm.....:-):-):-)
Gaba nahiko normal. 10 dolarreko esterila kaka latza, aldapa puntu bat...en fin: descanso vivac-ero.
04:30ak pasa esnatu. sakutik ateratzeko adorea lortu, eta te bat prestatu. gosaldu ta goruntz ilunetan krampoiak jantzita hainbeste maite ditudan kranpoi doinuak lagun nituela.
Sentsazio oso ona gabez,bakarrik... Igoera pala bat besterik ez da. Hori bai, elur gogortsua, kranponeatzeko oso earra. Ilargipean zein ongi!
Aldapazarra amaitzian bi tontor aukera ezker eskuin. eskubira jun nintzan. eguzkia jada aterata, kauen, 10minutugatik galdu.
Bertako bizipenak:
Beheruntz jeitsi nintzan ta igoerak ez zakan itxura batere txarrik. elur sakona baina pozik igo nuan. Harri eskaloian nere teknika belaun ipurdia erabiliz aixe gora. Tontor bideupa
Eta tontor hau zapaldu eta gozatuta ba Tongarirorantz. Aldapa behera, kriston harri pilua erori zian a toda ostia ta batek 1metrora pasa zitzaten. UFFFFFA,eskapada...
Behin behian, harri arriskutik at,ba tongariroruntz pasioa.
Tontorrera iritsi, lasai jan eta nola ez nere meloia grabau.
Tongariro 1.967m
Tongaririk azkenekoz 2012an harriak 2kmra jaurtitzeko gai izan zen.
Ta horrela oso pozik beheruntz. Beherunzkuan Tongariro Crossing iten ai zian 1000 turistekin gurutzatu nintzan. Festa: Txuringos kamiseta gabe, gendia plaierakin,jendia jota... en fin.
Beherunzkuan DOCeko tipo batek geratu zian. Hauek hemengo forestalak bezelakuak dia. A lo pikoleto: de donde vienes... dana kontau ta esan zian ke parke naturalian ezin dala lo in refugiotik kanpo bidetik 500metrora. Ok Im sorry. No worries.
Poli bueno....
Ta horrela kotxera buelta pozaren pozez hurreng eguneko Ruapehun pentsatzen
No hay comentarios:
Publicar un comentario