miércoles, 12 de febrero de 2014

MAROKO 2013-14. 3.eguna.

3. Amzouzart (1700m)- Azib Imi n Ouassiff (3347m).

Berriro ere hasiera puntu antzeko batean geunden. Bi egunetan Toubkal parke naturalaren sarreran geunden berriro. Imlil, iparraldeko sarrera (nagusia) eta Amzouzart hegoaldekoa baitira.

Aurreko eguneko jipoiaren ondoren gustura lo eginda abiatu ginen. Etapa honetan ere ez genekien argi non lo egingo genuen. Ifni lakua gertuegi genuen eta Toubkaleko aterpetxera oraindik ez genuen iritsi nahi.



Gite Amzouzart. Lo 50dh + dutxa 10dh + freskagarria 10dh.

gosari lasaia inguruari begira.


Eguneko erronkari begira. Eguzkia gogor argitzerako!

Assif Tifnoute gaineko "zubia".


Aurreko arratsaldean jaitsitakoa.

natura, ohiturak, megafonoak....

Adreilu fabrika. eraikitzen ari ziren etxearen ondoan.

Ifni lakura bidean hainbat herrixka daude. Lotarako aukerak badaude.


gabatxo bat!

bi!

atzean utzitakoa.

Mikel eguneko lehen meta bolantean.

Ifni lakua 2312m.

Omar eta Mikel. Laku inguruan hainbat etxetxo, gite, taberna,... daude. Omar konponketa lanetan zebilen, garai honetan ez baitago bezerorik.

Detaile jatorra. Te + lenteja plater beroa. Mila esker Omar! (lentejen zaporea nazkagarria zen arren).

Abenduak 27 ta barrura!


bereber arrantza!


Amuarrainak bazeuden.

Laku inguruko parajeak. Jarraitu beharreko bidea, zuzen!

Omar lanean.

Omarrek, mapan agertzen zen Azib Imin Ouassiff lo egiteko leku ona zela esan zigun.

Gora beraz! Helburua 3100m ingurura iristea.


Hasieran zabala zen arren, estutzen eta gogortzen hasi zitzaigun bidea.


Itzala! pozik hartu genuen.

beste gabatxo bat.


Jende burutsua garenez, kaskoak jantzi eta gora.


3000 metroak pasa genituen arren ez genuen esperotako txabolaren arrastorik antzematen...

bideak eraiki eta mantentzen badute meritua.

Azib Imi n Ouassiff 3347m.

Lo egiteko halako txoko ederrik amestu ere ez genuen egiten. Igotako harroila azpian, hurrengo goizeko lehen helburutik gertu...





igotako zigizagak.


aterpea, lautada, ura, haizerik ez,... zer gehio!






 
Halako momentuak tamainako bideokronika behar zuen!!



Afari ederra inguruari begira.



"el fruto prohibido"



Mikelek izarren azpian lo egin zuen........

..........nik estalpean

Pena da halako gau ederraren argazkiak hain txarrak izatea.