martes, 6 de mayo de 2014

Vignemale,Pic Longue 3.298m: Ski de randonee, Cest SUPER!!!




Few words


Aupa gaztiak!!

Oraingo hontan  asteburuko (Maiatzak 3 ta 4) abentura kontagai. Larunbatean goizian  kostako kresala atzean utzi eta Pont de Spagne-rat  abiatu ginen Vignemaleko Pic Longue-a egiteko asmoarekin. Larunbateko helburua Baysellance (2.651m)eko aterpetxera iristea zen, baina eguneko misio gogorrena motxila berari eustea izan zen.

Abia puntua: 1.500m. Elurrik batez, motxilan pisu latza, eskiak, sakua,... botak jantzita porteo gogorra.  Ogi gogorrari hagin zorrotzak!!!


Behin Lac de Gaube pasata lehen elur guneak zapaldu genituen, baina eskiak jarri ta kendu ibili ginan hasieran. Behin egurrezko zubia pasata izan genun elurra tope. Outlettes aterpetxera  iritsi aurreko lautadan, Koldo eta Ander egurrian abaitu ziren eta ni neu asko kostata iritsi nintzen bertara, zisko inda. Aterpetxean (2.151m) zerbait jan ondoren, indar berriturik Baysellanceratz, 600m goruntz leporuntz...Eguraldi petral xamarra eta mendi gailurretan laino lodiak.





Bagoaz lainoetara

Baysellance aterpetxera jeisteko prestatzen Hourquette d'Ossau lepoan (2.734m).
Azkenik iritsi ginen lepora, laino sakonak, malda handiak, haizea...  Ander aurrean zela lainoak irentsita galdu egin genuen momentuka...  Iritsi berri ez genuen  bi metrora ikusten eta jeitsiera petrala izango genuela pentsatu genuen babeslekura. Behin prestatuta ordea, lehiotxo txiki bat ireki zitzaigun eta aterpetxea ikusgai izan genuen. 100m ko jeitsiera gozamen hutsa izan zen haizeak pilatutako elur hautsaren gainetik. Asteburuko lehenengo "iujuak" entzungai pirineotan...

Aterpetxean beste 8 lagun edo eta bi logela handi denentzat, mantak, argi indarra,mahai pilo bat, dana garbi ta txukun...: luxua. Noodles klasikuak afaldu, ura urtu, tope edan (0 alkohol) eta sakura, babeslekuak hozkailu zirudien eta.

Goizian esnatu berri txisainara jun, aterpetxeko atea ireki eta panorama hau ikusgai parez pare. 



Egun aparta gaurkoa, gosaldu ondoren, 100m ko jeitsiera motz baina ikaragarria in ta goruntz poliki poliki. Lehen pasartea "media ladera" luzetxo bat zan zatika gogortsua zegoena. Eskiak motxilan, kranpoi eta pioletak hartu ta pazientziakin goruntz. Pare bat harri txikik ere jo ziguten kaskuan. 


                                                   Badatoz Ander eta Aimar pendiz txarra pasata.


Kranpoi eta pioletak utzi eta bagoaz fokeatzera!!




Gora ta gora... parajea.... Ikusgarria


Glaziarrean, tontorpean utzi genituen eski eta motxilak kranpoiak jantzi eta pioleta hartuta gilurreruntz juteko. Gailurra bertan zen baina desnibel eta pendiz askoko pala elurtua igo behar izan genuen. Nekea ere nabari zen jada baina igoera polita-


Vignemale Pic Longue, 3.298m. Aimar, Ander eta Koldo.


Tontorraren ondoren beheruntz poliki poliki eta tentuz. Motxiletara iritsita asteburuko momentu handiena, eskiekin jeitsiera. Dana jantzi eta Aimarren zain egon ondoren (nola ez,jeje,,,) beheruntz Anderren atzetik. Jeitsiera deskribatzeko,,,,,,,,,,, ZORAMENA!!!!

 Denak irribartsu, euforiko eta benetan  gozatuz. Ez dakit nola azaldu.... Oso handia. Sekulako elurra. Paregabea. Gure barnean denbora askoan gogoratuko dugu jeitsiera hau. Itzela!!!!

Baysellancen sakuak etabar jaso ondoren, eta zerbait pikatu ondoren (indar gabezi handia) fokeatzen Horquette de Ossau lepora. Hemen berriz jeitsiera moduan jarri eta Outletteseko aterpetxera. Jeitsiera hau ere aparta. Bertan Koka kola earra edanda  bazkaldu genuen. Parez pareko bistak hemen behean, aurreko egunean lainoek estaltzen ziguten parajea ikusgai:

                                                       Zein ederra zaren, Vignemale


Hau izan zen 5 argazki saiakeratik frantsez batek "ondo"  atera zigun bakarra.


Jan ta gero hainbeste beldur ematen zigun jeitsiera. Eskiekin ahal genun dena jeitsi genuen ahal izan genuen moduan: elur bustia, gora beherak, harriak... Eski de Combate!! 

Lac de Gaube eta urrutiko elurrak

Ondoren eskiak motxilara eta eski botekin kotxerat . Neke handia genuen gainean eta bizkarreko penitentzia handia zen oso, baina bizitako bi egun handien bizipenak gogoratuz  laster iritsi zen autoa.