1: Imlil ( 1700m) - Tizi Likemt (3555m)
Lehen gaua Imlilen pasa, bertako afari goxoaz gozatu eta atseden hartuta ekin genion negu parteko afrikar mendi erronkari.
Gabon gaba ospatzeko Tajin Bereber! |
Brahim gosaria prestatzen |
Gite Atlas Mzik. |
Esnatu Mikel! |
Afaria, gosaria, dutxa eta wifia: 100dh. http://www.giteatlasmazik.com/ |
Toubkal ingurura gindoazela argi izan arrren, ez genekien astebete honetan egingo genuen ibilbidea zein izango zen zehazki.
Bide urdina guk egindakoaren antzekoa da |
Azkenean ekialderantz abiatu ginen 3-4 etapatan Toubkal aterpetxera iristeko asmoz.
Imlil herria. Tizi n tamatert, eguneko lehen aldapa parez pare dugula. |
Tizi n Tamaterterako bidea. Errepidea eta mendi bidea txandakatuz. |
Atzera begira. Imlil zuloan. |
Tizi n Tamatert 2280m. |
Tacheddirt herrira doan bidean. Igo beharko ditugunak eskubi aldean ikusten hasiak gara. |
Gabonak diren arren oso elur gutxi. Ezker aldean Jbel Oukaimeden (3273m), Oukaimeden eski pistetako tontorra. |
Imenane bailara ezkerretara. |
Azib Amgedoul inguruan. Bidea utzi eta aldapan gora ekiteko momentua. |
Tizi Likemtera bidean. Hasierako aldapa gogorra eta esker txarrekoa. Bi pauso aurrera eta bat atzera. |
Tizi Likemta begira. Zerbait jan eta goraaa!!! |
Igoera zigi-zagatxua. Gora ta gora beti! |
Haize gogorra eta hotza izan genuen lepora bidean. |
Azken txanpa Mikel!! |
Tizi Likemt. Hegoaldean Jbel Iferouane 3996m. |
Tiniline 3674m. |
Iparraldea. |
Hegoaldea. |
Sorpresa!! Txabola dugu lepoan. Zergatik ez dugu gaua bertan pasatzen? |
Atea irekitzeko ahaleginak egin arren... Aterpetxo hontan ere primeran egongo gara! |
Meteorologi kontuetarako antena ta gure aterpea. |
Aksoual mendilerroa. Hurrengo goizerako erronka. |
Aterpea atontzen. |
Azib Likemta bidea. |
Afari epela ilundu baino lehen. |
Ez du berorik egiten ez! |
Gure logela |
ONA KRONIKA MUTILAK!!!!
ResponderEliminarHURRENGO ETAPEN ZAI!!!!!
Ze ona Aimar!
ResponderEliminarTxapo!!!
Iferouane igo zenuten azkenean?
EARRA!!!!!!
ResponderEliminar