Kaixo lagunok!
Achar de Alano. Ezkerrean paso Taxera |
Gure helburua: Peña Forca. Tartean: Alanoak, mendi zerra ikusgarria eta bailara zintzilikatu are ikusgarriagoa.
Alanoak |
8etan oinez. Gure lehen tarteko helmuga, Paso Taxera. Achar de Alano delakoaren alboko lepoa. Igoera gogorra baina polita. Amaieran estutzen doa eta kanal bilakatzen da. Tucarroyako jeitsiera bildurgarria gogoratu zidan, baina ez zen horren arriskutsua.
Peña Forca Alanoko bailaratik |
Eta bertara iritsitakoan, harritzarren artetik lautada ikusgarri bat agertu zen gure begien aurrean. Aralarren antzekoa, baina 2000 metrotan. Ohitura denez, lehenak ginen han goian, eta bakardadea izan genuen lagun. Elkarrizketa sakonak, gaizki ulertuak konpondu... Mendiaren magia!!
Eta zelaiaren amaieran, gure helburua: Peña Forca (2391 m).
Karea eta zalantzak
Zelaian aurrera egin ahala, zelai biguna harri gogor bihurtzen hasi zen. Zonalde honetan horren ohikoa den kare harria. Karsta. Eta karstarekin batera, harri arteko pitzadura sakonak. Eremu honetan, zalantza egin genuen. Bailararen amaierara joan eta bertatik gailurrera jo, edo eskuin aldetik garaiera irabazten joan. Azken hau erabaki genuen, errezagoa zelakoan. Beti ere mendiaren hego aldetik joanez gero, "atzeko" aldetik, ez zeukan arrisku haundirik, baina ipar aldeko amildegia ikusgarria da. Gailurra 20 metrora geneukala, 5 minutuko blokeo txiki bat izan nuen pasotxo bat egiteko, baina Josuren laguntzaz arazorik gabe gainditu genuen. Eta azkenik, 2 ordu t'erdiren ostean, gailurra:
Egindako bidea |
Castillo de Acher, Bisaurin, Midi |
5:30ko mendi bueltaren ondoren, eguneko onena. Bainu freskagarria errekan, eta Zurizako kanpinean bazkari goxoa.
Earra txangoa gaztiak!!!
ResponderEliminarHobe mendian gorputza kakazten baino!!!!
Ze Mikel... damututa ala?
ResponderEliminar