Gure Pirineo maiteak behingoagaitik alde batera laga eta Españako lurretara animatu ginan Urtarrilaren 8an, 2012 honi hasiera ona emateko.
Lehen hartuemana ona izan zan benetan: ardo goxoa, Burgoseko odolkia eta gure neurriko prentsa.
Cabralesen goxo lo egin eta gero kilometrotxo batzuk mendian gora eta laino arte baten aparkatu genun Wolksvagen zaharra (bere azken bidaia agian). Metro gutxi ibilita lainoa azpian laga genun.
Egun eta sasoi hotzean genbiltzala bagenekin, baina hizotzak imagen ederrak eta arazo dexente sortu zizkigun.
Bidean mehategi zahar betan harrian sartutako refugio hotz bat ikusi genun. Bueltan bertan izan ginan fuet eta gaztai pixkat jaten guardaren elakrrizketa atseginean.
Altura dexente hartu genun refugixua pasata, orduan gure eguneko jomuga ikusi genuen: La Rasa de la Inagotable. Elur zati, karezko pareta eta zeru urdin ederreko parajeak.
Collado del Mojon. Leoiko lur eta mendi amestuak gure begien aurrean, lainozko itsasoaren gainetik. Ikuskizun ederra.
Bukatzeko, eguneko bi pikoak: GRAJAL DE ABAJO eta LA RASA DE LA INAGOTABLE (2386m.) Egun zoragarria. Macizo centralaren ikuspegi bikaina. Exploratzeko lur interesgarriak.
Oso ondo mutilak, Ze enbidia!!!
ResponderEliminarWolswagen hiltzen aik??? hori bai pena.
Hiltzen ez!inundik inora.
EliminarSalgai eta prezio onean gainera, una ganga.
Interesa baduzu, deitu.
Mikel!! Elektrotxarangak ez du bihar furgoneta?? Ba hona hemen aukera bikaina!! (Gainera mendira ere eraman leike noizian behin).
ResponderEliminarArgazki ederrak Paul!