Dena ostiralean hasi zen, 19.00, Aierten etxe azpitik. Furgoneta kargatu, eta Lizararat. Liedenan bokailua afaldu ta 23.00ak inguruan aiau ginan parkinera. Furgoneta gehiago baziren baina danak lozorroan, ixiltasunean. Ilargi ikusgarria zegoen eta gau argitsuan Bisaurin eta ondoko mendi denak ikus zitezkeen. Gau martxari ekiteko tentazioa gainditu eta sakura, parre batzuk (Sanrokeko produktuak!!!!) eta lotara.
Iratzargailua 06.30 tan, txokorollua gosaldu, dena prestatu eta goruntz sekulako giro onarekin!
Goizean goizeko prestaketak.
Talde argazkia gure garraio/etxean
Txangoari ekin genion. Intentzioa buelta zirkularra egitea zan: Lizara-Bisaurin_Fetas-Lizara. Gure aurretik lau bat mendizale abiatu ziren baina aixe pasa genitun. Bidea erraza, argia eta oso komodua zan. Eguzkia ere atea zan eta giro oso atsegina Foraton leporarte. Hemen piskolabis azkarra, argazkia eta mapa kontsulta inguruko mendiak ezagutzeko: oso polita Aguerriko punta! Oraindik ez zegoen elurri, baina haizea zakartzen hasi zan...
Talde argazkia Foraton lepoan Aguerri puntarekin atzekaldean
Tontorra elurrakin baina laino gabe!
Goraka jarraitu genun, eta elurrera iristean beste geldialdi bat burutu genuen krampoiak janzteko. Elurra biguna zegoen, eta hanka arrastroak ikus zitezkeen. Hauei jarraitu genien. Hemen progresioa pixkat nekezagoa suertatu zitzaigun: leku batzutan elurraren konsistentzia biguna zan eta behin eta berriro ondoratzen ginen eta beste leku batzutan harria zan dana. Dena den, txandakatuz joan ginen bidea irikitzeko orduan eta atzetik zetorren jendetza danari mesede earra egin genien.
Elur tramoko lehen urratsak
Pendiz gogorra izan zen elurtutakoa!!!
Altuera irabazten jun ahala, lainoa sartu zitzaigun eta haizea gero eta zakarragoa zen. Sekulako eguraldia genuen baina lainoak ez zuen tontorra aske utzi nahi!
Lainoa
Tontorrea iritsi ginen lehenak. Aixe ikusi genun ez zala Fetas ere igotzeko eguna, ez baitzegien hanka arrastorik ezta bisibilidaderik eta gainera haizea benetan zakarra zan. Argazkia atera eta beheruntz. Ez bistarik ez ezer. Pena handia...baina bueno, beste X bat!!!
Bisaurin 2.669 metro
Bisibilitate gutxi tontor inguruan
Beherunzkuan gende askokin elkartu ginen. Berriro Foraton lepora iritsi eta egundoko hamaiketakoa eguzkitan lasai lasai presa gabe. Benetako gozatua.
Tripa beteta Puntal alto de lo Foraton muinoa igo genun (2166m) eta baita ondoko izengabe bat ere. Hauek eginda Lizarrarat jeitsi ginen improbisatutako bide batetik, baso erreka eta paraje politak ikusita.
Behin furgonetara iritsita gaba babesetxe barruan pasatzko erabakia hartu genun: dutxa, afari earra... pijo batzuk gea!!!! Atzaldea Aimar oso berritsu ez zegoela igaro genun (kartak, xakea...) eta 20.00tan afaldu, eta ohera.
Puntal alto de Foraton eta atzean Bisaurin bere lainotzarrakin
Hurrengo egunean (Jangoikoaren eguna) Punta Alta de Napazal egiteko asmoa gendun. 07.30 ta gosaldu eta martxan jarri ginan lehenengoak izan ginan.
Gosaldu ondoren eguneko helburua atzean dugula
Hemendik aurrea ez daude argazki gehiago ze kamara apurtu nuan. Cuello de Bozora igo ginen ordubete pasatxo baten eta gailurra atzeko bidetik egin genun. Bista ederrak bidean zehar; la plana del Bozo, Aspe... sarrio mordoa,ibaia.... Bidea ikusten genun modura egin genun, ze ito mordoa zegoen eta aukera asko genituen. Pedrera maldatsu batetik hartu genun altuera asko eta hau izan zen eguneko aldapa gogorrena. Elurra zapaldu gabe egin genuen tontorra nahiz eta ondoko Ruabe de Bernerak elur mordoa zuen. Tontorrean haize zakarra izan genuen ere, eta laino itsusiak ikusten ziren hurrunean (eguraldi txarra zatorren). Beraz,argazki pare bat mobilakin eta beherunt. Hau ere zirkular egiteko asmoa genun baina, beste jeitsierari itxura txarra hartu genion: elurra,pendiz asko, 1-2 metroko "saltua" ,,, ez ginan komplikau eta leku berdinetik buelta. Jeistean, Bozo lepoan hamaiketakoa eta parkinera. Hemen aldau, dana jaso eta Lasanetan etxerat. Arrautza+haragia+patatak Liedenan eta humoretsu etxera asteburu paregabea iagro ondoren.
Napazal tontorra:atzean Ruabe de Bernera
Ikusten det ondo pasa dezuela eta beste PIKISTA bat jaio dala. Jadanik X jartzen hasi da
ResponderEliminarAuapa Aiert! Ta ondo pasau degula ikusita poztu egiten zara? Edo triste zaude ez zigulako kaskabarra bota???
ResponderEliminarENBIDIA LATZA!!!!
ResponderEliminarESKURSIOA ETA ARGAZKIAK OSO POLITXAK!!!
ABER HURRENGUAN APUNTATZEN NAIZEN TA AIN ONDO ATERATZEN DAN.
KRONIKA BIKAINA MIKELOUEN.
Ikusten det jendea nirekin piskat pikatuta dagola. Lasai mutilak neretzat beti PIKISTAK izango zeate ta.AIO
ResponderEliminarEderra kronika Mikel!! Badakau pirineua ezautzeko, bai Lizara aldia ta bai Gabardito ere. Oso politxa, batez ere Bernerako mazizua. Pena Camille ez ikusi izana! Hurrengo PIKUA: GAU TXORI, AZAROAK 23 GABIAN!
ResponderEliminarEderra eskursioa eta argazkiak.
ResponderEliminarKorta, beti burrukan? Hitxupotruai!!!!!
Aristi handi hobe dek isilik eotia haundiena zuk preparau zenun eta. ONDO PASA DENOK, eta haserratu gabe jarrai dezagun,je,je,je,....
ResponderEliminar