miércoles, 12 de febrero de 2014

MAROKO 2013-14. 2.eguna.

2. Tizi Likemt (3551m) - Amzouzart (1700m)

Goiz hasi eta berandu bukatu genuen bigarren egun hau. Martxan ginela planak egin eta aldatu genituen.
Eguna hasteko Aksoual mendia igotzeko asmoa genuen baina behera egin behar izan genuen eguraldiagatik.
Hurrengo egunerako Jbel Iferouane aldera hurbiltzea zen gure asmoa. Baina inguru hau ere beste bidaia batetarako utzi genuen.



Egun osoan ez genuen inor ikusi. Pasatako herrixkak hutsik zeuden. Udan ohiko treking ibilbidea den hontan bakarrik genbiltzan.

Izoztuta hasi eta azken jaitsiera abuztuko berotan egin genuen, eguzkia parez pare.

Gaua pasa genuen Tizi Likemt lepotik Azib Likemt herrixkara bidean.

Assif n Tinnzer.

Azib Likemt eta bertako baratzak hutsik.


Gosaltzeko ordua.

Zaku eta fundak lehortzen

kafetxo beroa

Assif n Tinzer ibaian gora. Pareko mendia Tiniline da.

Atzera begira.



Bide eroso eta polita

Malda xamurra beti goraka.

hotzaaa!!

berandu gogoratu ginen kremaz.




Assif Iferouanera iristen.

Ezkerrera Iferoune erreka, eskuinera Tinilinerako bidea eta parean Tizi Ououraine.

Neguan gaudela!

Tizi Ouourainerako azken aldapa.

Tizi n Ououraine 3120m. Adrar N Dern ingurura begira.

Azib Iferouane aldera doan bidea atzean utzi genuen konturatu gabe. Ououraine lepoan konturatu ginen.

Hona iristeko egindako bidea.

Alperrikako bidea egin arren, lepoan bada gure destinura iristeko beste bide bat.

Atlaseko garaienak parez pare lehen aldiz.

Hegoaldea.

Toubkal eta gu.

Azib Iferouanera bidean.

Azib Ououraine?

Hainbat artzai eta ardi borda daude inguruan.

Gaua inguru hauetan pasa eta hurrengo goizean Jbel Iferouane tontorrera jotzea zen hasierako asmoa.
Arratsalde hasiera besterik ez zen eta laster itzaletan izango ginela ikusita Amzouzart herriraino joatea erabaki genuen.


Tizi n Ouourainen berriro.

Behera bidean. 1400 metroko jaitsiera aurretik.

Gure helmuga beheko zuloan.

Mikel oinak egosi beharrean.

Bukatzen ez zen bidea.


Hondarrezko mendiak ta kriston beroa!

Amzouzart zuloan.

Tizoual herrira iristen.



Etxeak zintzilik

Gure helmuga bistan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario