lunes, 28 de mayo de 2012

VIVAKa ERLO 2012/05/26

Bagenuen aire freskoaz  eta izarren azpian lo egiteko gogoa aspalditik, baina ideia egunean bertan suertaturako plana izan zen. Aimar, Koldo eta Mikel  separatistak ekin genion abenturari. Zortzirak aldera ekin genion Aittolako parkinetik gora, eta han zegoen Josu txakurrarekin. Adiskidetasun epela adierazi ondoren,  korrika  ziztu bizian ekin zion tontor bidera. Hori da sasoia duena!!!!!

Gu presarik gabe ekin genion gora, humoretsu. Arratsaldeko argiak, benetan bereziak ziren, eta aurrean genuen paisaia paregabea:


Tontorrera iritsi baino lehen, lotarako leku bat fitxatu genun, eta besterik ezean, horrera joatea pentsatu genuen, zegoen haize hotzaz babesturik baitzegoen. Tontorra eguzki ahulpean:


Erlo 1.026 metro

Tontorretik gertu leku paregabe bat aurkitu genun eta bertan montatu genun kanpalekua, belardi txiki baten, ardietatik aparte, 1.000 metroko altuerara:


Dena prestatu eta afari bikaina: Aitorreko pintxo tortilla osoa (gazta ta jamoiakin), ummmmm, arrautz egosi bat (chef Aimar), ofertako gaztaia kuña bat (bizitza osoa ofertan, ikaragarria!!!!!), patata zikinak eta menta poleo beroa. Geldik egoteko hotza nagusi, eta baten batek guanteak faltan bota bazituen ere, zakuan sartu ginen jada ilunduta zegoela. Laino pixkat zegoen, eta tertulia eta puzker ugari ondoren, lo ahrtu genuen. Bapatean, hirurak lo geundela, su artifizial batzuk esnatu ginduten, agian Bergarako jaiak?... sustoa pasata, beste lokuluxka bat.

Deitu Iker Jimenezeri, hiru mamu gabe ilunean.....


 Lauretan ere berriz esnatu ginen. Zerua garbi, eta zekulako izar festa. Zeru zoragarria. Gainera estrella fugaz (ezdakit euskerazko izena) pilo bat zeuden, eta hegazkin ugari. Zerua garbi eta sekulako ihintza. Sako gainean ura nagusi baina barrura sartu gabe. Vivak funda....
Goizeko 6tan, lehen argiak, jaiki eta eguneko lehen gosaria!!!




Bibakaren tokia, gure arrastoa ikus daiteke belar zapalduan. Goizeko 7 ak baino lehenago Erloko puntan. Gozamena ta sekulako eguna aurretik.
 
 
Beherunzkuan sorpresa ikaragarria, bizitzaren miraria izan genuen ikusgai:
 
 
Ez da pelikula gore baten hasiera... ez gara albaitariak, baina jaioberritako antxumeen plazentak direlakoan gaude: (bi zeuden)
 
 
Hau ikusita, Kakutiara abiatu ginen. Azpeiti/Azkoitiko gizaseme bat tontor bidean gurutzatu genun, hau ere Josuren liga berekoa: Son goku bezalako SUPER SAIA. Kakutiara iritsi eta parkinera. Bidean gende heldu ugarirekin egin genuen topo. Dirudienez Xoxote eguna zen. Parkinera iritsi eta eguneko bigarren gosaria: gazta, jamoia eta ogia. Kotxean Lasturrera eta hemen hirugarren gosaria: kafesnea: gu bai zaindu gure gorputza. Hamendik kanala hartu eta Koldo eta ni etxera, Aimar, bere kuadrilakuekin elkartu eta gosetuta zegoenez parrillada egitera joan zen.
 
Eta hau izan zen gure abentura!
 
Segi lanian gandul!!
 

domingo, 27 de mayo de 2012

STILL ALIVE!

Kaixo aspladikos!!

Iñigori sms- a bidali diot.
 Ez dit erantzun, zeoze jakitean komunikauko dizuet.


Atzo larunbat-Igande bitartean, taldeko ohiko separatistak, Aimar Koldo eta ni neu Erlora joan ginen gaba pasatzera, izarren azpian. Laster abenturak kontagai.

Bestalde, Morkaikok, Eskalada kurtsiloa antolatu du "nagusientzat", 18 urte gorako edozein federatutako pertsonari.

http://www.morkaiko.net/blog/nagusientzat-eskalada-hastapen-ikastaroa-doan/

Ekainak 4 tik 27 ra, astelehen eta asteazkenetan18:30 tatik 20:00tara. Elgoibarko polikiroldegiko rokodromoan. Ni gustora jungo nintzateke.
Jakizue.
Izan majuak eta idatzi txorradan bat, en plan aporte
Onak izan: