miércoles, 21 de diciembre de 2011

MAROKO 2010 - HITZALDIA

Kaixo mendizaleok,


Bihar arratsaldeko 7 terditan kultur elkartean Marokoko abentura azaldu bihar degu Burdin Gurutzeko batzarrean. Ni enkargatuko naiz, ala ere zuen presentzia izatea espero det. Txurunda taldearen indarra ikus dezaten (ta laguntza pixkat biharko detelako, psikologikoa bada ere).


Beste lagun edo ineteresaturen batzuk eramaten baditugu ere ez zan gaizki etorriko. Animatu jendia!


Ala bihararte!!!!















miércoles, 30 de noviembre de 2011

Azkenean Txurundar egin naiz. Eskerrik asko gonbidapenagatik kakati.

Azken bilera ondoren, ni ere Alpeei begira aritu naiz sarean. Nahiko inguru zabala da eta nondik hasi jakitea ez da erraza, baina proposamen batzuk baditut.

Egia esan, telesilla eta telehuevo desberdinen aukerarekin flipatu egin det eta 4000 metrotik gorako mendietara hauek erabili gabe igotzeko aukerak bilatzea ez da xamurra izan.

Italia aldean aukera polit batzuk bilatu ditut. Aosta bailara inguruan leku politak eta zailtasun onargarrikoak izan daitezkeenak badaude.

1. Grand Paradiso ingurua:

Erremonterik erabili gabe igo ahal izateko bilatu dudan leku bakarra da. Foroetako komentarioen arabera, hutsik ez dagoen arren, beste leku batzuetan baino jende gutxiago ibiltzen den ingurua da. Tontor nagusia bi egunetan egin daiteke kotxea aparkatutako lekutik, baina inguruan 3-4 eguneko ibilbidea edo tontor txikiagoak egiteko aukera badagoela uste dut.

Mapa hontan ingurua ikusten da. Tontorrera Vitorio Emanuelle II refugiotik egiten da igoera normalena.

2. Punta Gnifetti edo Signalkuppe

Monte Rosa mendietan dago tontor hau. Margherite izezneko aterpetxea mendi honen puntan dago eta kristona izan behar du bertan gau bat pasatzeak (4.554 metro).
Bertara iristeko telecabina edo silla pare bat hartu eta bi eguneko ibilbidea egiten da normalki. Beheko herritik (Alagna-Valsesia) oinez bertaraino igotzeko aukera ere polita izango litzake, 5-6 egunetan, baina ez dut rutarik aurkitu.



Cervino honela ikusiko genuke iluntzean...
Jarraitu salseatzen!

lunes, 28 de noviembre de 2011

Federatu txartela

Kaixo lagunak, federatu txartela berritzeko gutuna iritsi zait, Mundu mailan federatzea 130 eurotxo FEDME kin. Ze asmo dakazue?

viernes, 25 de noviembre de 2011

Bishorn


Bishorn, behen ezkerrean, atzean Weishorn.

Astezkeneko afariak utzitako ahozapore onak eta gure PIKISMOAK tinko dirauela ikusteak, Paul eta Goikok aipatutako 4000-ko bati buruzko informazioa zuekin elkarbanatzera animatu naute.

Hau Bishornera igoera klasikoa da, Zinal herritik. Kontua Zinalera iritsi aurreko egunak trekkingen batekin betetzea litzateke. Pikismoaren aurreko "betelan" horretarako, Tour de Cervino izan daiteke aukera eder bat.

Ideiak dira, berotzen juteko... Asteburu ona pasa!

jueves, 24 de noviembre de 2011

Egunon,
 
Atzo aipatutakoaren arira hemen duzue ikastaroen link-a.
 
Ondo izan
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
 
Kaixo:
Ireki dira Abenduaren 17-18-an Peña Teler-an izango den Glaziare Alpinismo ikastaroaren izenemate epea. Informazio gehiago edukitzeko hurrengo lotunean sartu eta bertan aurkituko duzue egitaraua.

Glaziare Alpinismoa: http://www.gmf-fgm.org/main.php?lang=eusk
Agur bat,

lunes, 14 de noviembre de 2011

BIsaurin & Napazalen punta handia

Kaixo lagunak! Hona hemen asteburu hontan Txurundako hiru kideek egindako txangoaren "kronika".
Dena ostiralean hasi zen, 19.00, Aierten etxe azpitik. Furgoneta kargatu, eta Lizararat. Liedenan bokailua afaldu ta 23.00ak inguruan aiau ginan parkinera. Furgoneta gehiago baziren baina danak lozorroan, ixiltasunean. Ilargi ikusgarria zegoen eta gau argitsuan Bisaurin eta ondoko mendi denak ikus zitezkeen. Gau martxari ekiteko tentazioa gainditu eta sakura, parre batzuk (Sanrokeko produktuak!!!!) eta lotara.
Iratzargailua 06.30 tan, txokorollua gosaldu, dena prestatu eta goruntz sekulako giro onarekin!

Goizean goizeko prestaketak.
Talde argazkia gure garraio/etxean
 
Txangoari ekin genion. Intentzioa buelta zirkularra egitea zan: Lizara-Bisaurin_Fetas-Lizara. Gure aurretik lau bat mendizale abiatu ziren baina aixe pasa genitun. Bidea erraza, argia eta oso komodua zan. Eguzkia ere atea zan eta giro oso atsegina  Foraton leporarte. Hemen piskolabis azkarra, argazkia eta mapa kontsulta inguruko mendiak ezagutzeko: oso polita Aguerriko punta!  Oraindik ez zegoen elurri, baina haizea zakartzen hasi zan... 
Talde argazkia Foraton lepoan Aguerri puntarekin atzekaldean

Tontorra elurrakin baina laino gabe!

Goraka jarraitu genun, eta elurrera iristean beste geldialdi bat burutu genuen krampoiak janzteko. Elurra biguna zegoen, eta hanka arrastroak ikus zitezkeen. Hauei jarraitu genien. Hemen progresioa pixkat nekezagoa suertatu zitzaigun: leku batzutan elurraren konsistentzia biguna zan eta behin eta berriro ondoratzen ginen eta beste  leku batzutan harria zan dana.  Dena den, txandakatuz joan ginen bidea irikitzeko orduan eta atzetik zetorren jendetza danari mesede earra egin genien. 
Elur tramoko lehen urratsak
Pendiz gogorra izan zen elurtutakoa!!!
Altuera irabazten jun ahala, lainoa sartu zitzaigun eta haizea gero eta zakarragoa zen. Sekulako eguraldia genuen baina lainoak ez zuen tontorra aske utzi nahi!
Lainoa
Tontorrea iritsi ginen lehenak. Aixe ikusi genun ez zala Fetas ere igotzeko eguna, ez baitzegien hanka arrastorik ezta bisibilidaderik eta gainera haizea benetan zakarra zan. Argazkia atera eta beheruntz. Ez bistarik ez ezer. Pena handia...baina bueno, beste X bat!!!

Bisaurin 2.669 metro

 Bisibilitate gutxi tontor inguruan

Beherunzkuan gende askokin elkartu ginen. Berriro Foraton lepora iritsi eta egundoko hamaiketakoa eguzkitan lasai lasai presa gabe. Benetako gozatua.
Tripa beteta Puntal alto de lo Foraton muinoa igo genun  (2166m) eta baita ondoko izengabe bat ere. Hauek eginda  Lizarrarat jeitsi ginen improbisatutako bide batetik, baso erreka eta paraje politak ikusita.
Behin furgonetara iritsita gaba babesetxe barruan pasatzko erabakia hartu genun: dutxa, afari earra... pijo batzuk gea!!!! Atzaldea Aimar oso berritsu ez zegoela igaro genun (kartak, xakea...) eta 20.00tan afaldu, eta ohera. 
Puntal alto de Foraton eta atzean Bisaurin bere lainotzarrakin


Hurrengo egunean (Jangoikoaren eguna) Punta Alta de Napazal egiteko asmoa gendun. 07.30 ta gosaldu eta martxan jarri ginan lehenengoak izan ginan.
Gosaldu ondoren eguneko helburua atzean dugula

Hemendik aurrea ez daude argazki gehiago ze kamara apurtu nuan. Cuello de Bozora igo ginen ordubete pasatxo baten eta gailurra atzeko bidetik egin genun. Bista ederrak bidean zehar; la plana del Bozo, Aspe... sarrio mordoa,ibaia.... Bidea ikusten genun modura egin genun, ze ito mordoa zegoen eta aukera asko genituen. Pedrera maldatsu batetik hartu genun altuera asko  eta hau izan zen eguneko aldapa gogorrena.   Elurra zapaldu gabe egin genuen  tontorra nahiz eta ondoko Ruabe de Bernerak elur mordoa zuen. Tontorrean haize zakarra izan genuen ere, eta laino itsusiak ikusten ziren hurrunean (eguraldi txarra zatorren). Beraz,argazki pare bat mobilakin eta beherunt. Hau ere zirkular egiteko asmoa genun baina, beste jeitsierari itxura txarra hartu genion: elurra,pendiz asko, 1-2 metroko "saltua" ,,, ez ginan komplikau eta leku berdinetik buelta. Jeistean, Bozo lepoan hamaiketakoa eta parkinera. Hemen aldau, dana jaso eta Lasanetan etxerat. Arrautza+haragia+patatak Liedenan eta humoretsu etxera asteburu paregabea iagro ondoren.

 Napazal tontorra:atzean Ruabe de Bernera


jueves, 10 de noviembre de 2011

Azaroa aurrera, 2011a bukatzear eta Poloniako abenturak erdi ahaztuta.
Jornet eta Vallejoren hitzek animatu eta mendirako sena berpiztu dute nigan.

2012ko mendi planaren lehen pausoak emateko sasoia dela uste det:


  • Alpeak

  • Pirineoak

  • Turkia

  • Maroko

  • Leon

  • ...

Denak ederrak eta denek eskatzen dute aurrez pauso batzuk ematea.


ZER IRUDITZEN LEHEN TOPAKETA BAT ANTOLATZEN BADEGU?


DENOK ETORTZEA IZANGO LITZATEKE ONENA. IRITZIAK ETA ERABAKIAK GUZTIONAK IZATEKO.


DENBORAREKIN DATA ETA ORDU BAT JARRI EZKERO GUZTIOK EGON AL IZANGO GERALAKUAN NAGO.


BLOGEAN SARTU, PROPOSAMENAK EGIN ETA ABER AURRERA EGITEN DEGUN!


ANIMO TA AGUR!

martes, 18 de octubre de 2011

Krakovia

Arratsalde on mendi goiz zaleok!!

Gaur gabian, Españoles en el mundo: Cracovia ematen dute telebistan eta Tatras mendiak ere agertu bihar omen dia.

Ia zer agertzen dan. Ondo segi!

domingo, 9 de octubre de 2011

Estaubé-Tucarroya-Astazouak


Kaixo txurundero taldea!!

Gure azken espedizioko argazki bilduma. Debako euriak utzita, pirineoko izarren bila jun ginan, baina tucarroyako mozolo batzun zurrunkak jaso genitun sari bezela. Hala ere, txango ederra benetan! (oilasko oso bat eta patelnina botila bat a morro 2600m-tan, a ze nolako luxuak!)

Mikelen eta nere picasako estekak hauek dira. Goza hitzazue!!

Nere argazkiak

Mikelen argazkiak (zure baimenarekin mikel)

lunes, 3 de octubre de 2011

Tucarroya babes"etxea"

Irakurri det leku baten 15 plaza dazkala ta beste baten 6. Pagina frantsez baten 12 plaza diala jartzen du. Auskalo. Refugiuai le llaman la nevera ta 100 urte baino gehio dazka .(1999an erreforma in zuten).


2.666 metrotara dago.Egun hauetan giro bero honekin gabian Bisaurinen adibidez (2670m), altitude igualian 2 ºC ko minimoak izan dira, 0ªC sentsasio termikoarekin. Nik uste hotz handiegia dela, tximinearik ez egoteko, ta nere saku eskasarentzat. Ke hable le pueblo...
http://www.pirineos3000.com/servlet/DescripcionRutas/MONTANA--De_Pineta_al_Ibon_de_Marbore_y_Refugio_de_Tucarroya--IDASCENSION--636.html 

Hontan behe behian argazki politak daude

http://es.wikilingue.com/fr/Refugio_de_Tuquerouye     / pagina frantzesa(me fio mas)

Blog berria!

Haber, inda ziok.
Baten batek nahi badu saltseatu eta formatua aldau, koloriak, gadgetak.... esan eta administratzaile botereak emango dizkizuet.
Edozeinek ikus dezake bloga eta edozeinek ahal du publikatu (beti ere gmail kontua badu).

Eta hori da dana.
Onak izan!

viernes, 23 de septiembre de 2011

Bideotxoa

Eiger mendia, 3.970m. Suitzan. Abuzturako? jajajajaa

Hau ikusita, ez guaz ain azkar menditik ezta?

Pa los paketes k no kurran:(In klik izenburuan)

Aristi Handian Aportazioa, lehenengoa eta ez azkena! 

sábado, 10 de septiembre de 2011

BLOGari IZEN OPAROA

Kaixo mendizale/potoloak!!
Blogaren izena dela eta jasotako kritika zorrotzen ondoren, ba izen berri bat jartzeko proposamena luzatu zidan argazkiko talibanak. Nahi baezue sarrera hontan bota ditzazkezue zuen iradokizunak! Besterik ere baldin bada, beste kritika suntsigarri bat edo, bota bildurrik gabe! Onak izan!

lunes, 5 de septiembre de 2011

ASTAZU TONTORRAK



AZKEN ABENTURATIK HURRENGOA BEGI BISTAN!!!

Balcon de Pineta, lago de Marbore, Tucarroya eta Astzu tontorrak.

Animo mendizaleok!!!



P.D.- Honekin blogero birginitatea galtzen det. Muxu bat!

viernes, 2 de septiembre de 2011

Monte Perdido/ Añisclo & friends


Dena abuztu amaierako ostiral baten  hasi zen goizeko 04.30. Ta zein etorri zan azkena???? Ba irteerako kokagunetik gertuen bizi zan kristaua... uau!!! bota berriak!!!!
Bidai luze baten ondoren (estu atzian aukeran)  Torlara iritsi ginen, eta ogia erosi ondoren, autobusa Ordesarat eta azken errepasoa mapari.


Autobusetik jeitsi eta paseo polita bailaratik, Txomingero gabe: baso politak, ur jauziak,ganaua,,, Ze polita Ordesa!


 8 km inguru ibili ondoren ("ti ta" indakuak), Cola de Caballora iritsi ginen.
Ondoren bi aukera: Klabijak edo bide arrunta: Klabijetatik ekin genion.
Uau!!! para portada de DESNIVEL!!!!!
 Bailara goikaldetik bistetaz gozatu ondoren, hurrengo helmuga: GORIZ!!!
Lainua ere atzetik zatorren eta euri pixkat ere bota zigun. Eskerrak Poloniatik kurtiuta etorri ginan!
Azkenik iritsi ginen Gorizera, gende asko, leku gutxi eta arrautzak tixstorrakin...tentazio handia.
Hemen plan aldaketa txikia: intentziua Añisclo & ondoko bere lagunak igotzia zan. Pixkat lainotuta zauan eta hito arteko distantzia zela eta, bidea oso argia ez zala esan ziguten. Beraz Perdidora!!( ta arrautzak jan gabe!)

Bidian gende asko beheruntz; guiriak, frantzesak, gente oso heldua, umiak... danetik. Zaparrada txiki batzuk bota zituen eta buelta ematekotan ere egon ginen. Baina duda gehien genituen unean, tontorretik zetozen bi mendizalek bideari ekiteko konbentzitu ziguten, inongo zailtasunik ez zegoela adieraziz: haize pixkat eta zaparrada motzak soilik. Hau entzunda...goruntz!!
Goraka haizia bizkarretik eta kriston aldapa. Elur maluta finak botazten hasi zuan ere. abuztuak 25 ta elurra!! Nekea ere nabari zen eta bakoitzak bere erritmoa hartuta poliki poliki igaro genuen, hortzak estututa. Tontorretik 40metrora indarrak hartzekotan "orejoi" kaja bat atera zuen Paulek eta jan tiempo record en in genun. Ta ni gustatzen ez zitzaizkitelakoan,...

 Hotza ere nabari zen. Orejoiak jan da gero tontorra in genun segituan. Argazki sesio laburra (nere kamara Panameñoak ez zuan failau) eta beheruntz...
Monte Perdido 3.335 m
2011/08/25


Beheruntz hasterakuan, buelta erdi eman eta haizea bortizki ufatzen hasi zen. Benetan zakarra zen eta ufada batzuk (gutxi) Aiert bezalako gizaseme sendoa desorekatzeko gai ziren. Ahal izan genun  azkarren ekin genion beherunzkoari . Beheruntz, batzuk eskularruekin, eta beste batzuk ez... haize hotz zakarra,,,,,, elur maluta finak..... Ventiska!  Gutxi batzuk eskuko sentsibilitatea galduta ibili ginen,eta hotza zela eta min gordinak jasan genituen. Hau bizi izanda, beti eramango ditugu eskularruak motxilan, nahiz eta abuztua izan!

Behin lakura iritsita argazki, sesio txikia. Haizea ez zen ain zakarra eta hotz une gogorra ta gero umore ona berriz ere nagusi!




  

Jeisten jarraitu genion eta tontorretik egon ta hamar minutura egundoko eguzkia! Iragarrrita zegoen baina bizitakoak bizi ondoren ezin genun sinistu!. Pena tontorra 20 minutu beranduago ez egitea!!!
Elurtza ondorengo eguzki itzela!
Gauzak horrela zeudela, harri zapal baten eseri, atuna, gaztaia, ogia... eta kriston  festa!!! Tripa bete eta Goriz aldera.

 Aterpetxera iritsi, botak kendu, lasai eon , lentejak ensalada ta butifarra afaldu eta lotara. Egun luzea izan zen goizeko 04.30 hasita (lo egin ahal zutenak) , bidaia, 2000m ko desnibela, haize hotzarekin abenturak, elurra... egun benetan aparta. 3000metrotan giro txarra egotia  zer den ere ikasi genuen (ta eskerrak uda dala!!), t a nere iritziz inongo txorakeriarik egin gabe, eta erabat zentzudun.
Hurrengo  egunean ere erronka polita genuen aurretik eta garrantzitsuena, Kriston girua zauan emanda!!! Sakuan sartu eta lotara zurrunka festan parte hartuz!!!

Bigarren eguna ,Zapatua:

Bigarren eguna goizeko 06.00 aldera  hasi genuen. Jaiki, dana jaso,eguraldi ona genuela zihurtatu,  ta 06.30 tan gosaria: nahi beste madalena, boilo, txotxeko esne eta kafia....  kriston homenajia! Tripa beteta, talde argazkia eta txangoari ekin genion, Punta de las olas, Baugrimont eta Añisclo tontorrak egiteko asmoarekin.

Lehen orduko talde argazkia