martes, 28 de mayo de 2013

Mendi asteburua Gavarnie inguruan:




Apa aspaldikos!!!

Bueno ba, hona hemen asteburu hontan indako txangoaren kronikatxo bat:

Ostiral goizean atera ginan Aimar ta biok Debatik Gavarnie aldera. Intentziua argi genun: hiru egun eta bi gaba mendian pasa ibili ahala zer egin eta nora jun erabakiz.
 Decathlon eta Eroskitik pasa ondoren. Hirurak aldera edo iritsi ginen Gavarniera, ta sekulako hotzakin empanada earra eta gazta jan ondoren, Gedre estaziora abiatu  abiatu ginen. Hemen motxilak prestatu eta ibiltzera!!! Kotxea aparkau eta bertatik elurra zapaltzen.


Hau gure lehen aparkamendua,Station de Gavarnie Gedres. Gero gorago aparkatu genun Aimarrek bolantean duen ausardiari esker,argazkian errepidea amaitzen den lekuan, hurrengo telesillan.

Taillonera jutea erabaki genun. Hortarako Sarradets aterpetxera iristea genun helburu, hurrengo egunean Taillon edo Cascos igotzeko.

Kotxea utzita, raketak jantzi eta goruntz pistetatik gora. Elur bigun xamarra eta  kostata ekin genion, ni neu Debarren eguneko juergako sekuela handiekin.



Eguraldia petral xamarra, lainotuta. Gure lehen helmuga Col de Tentes (2.208m) koilatua zen. Bisibilitate urria zela eta ez genun lehenenguan asmau, Lac de Especieresuntz desbiratu ginen eta ixiltasunean geundela  haitz erorketa bat entzun genun inguruan. Mendia haserre.

Behin Col de Tenteen, momentu batez ostarte bat eta Taillon agertu zitzaigun parez pare, ikusgarri.



Goikaldean zegoen lainoa ikusita eta genituen denbora erreferentziekin, aterpetxera iristeko justu xamar ibiliko ginen, eta aparte ladeatu behar genun lehen zatian bi elur jauziren arrastoak zeudenez, improbisatzeko ordua. Begi bistan, refugio des Soldats (1.954m) genuen eta gaba hor pasatzea erabaki genun inolako sustu eta momentu txarrak sahiestuz.

 Refugio des Soldatserantz, aldapa behera sekulako elurtza zegoen pala jeitsiz.


 Refugio des Soldats:

Aterpetxean bakarrik geuden. Bi logela (aldapakin), bakoitza bere lehio txikiarekin, sua egiteko lekua eta harrizko eserlekuak. Hori zen gure hotelak eskeintzen zuena. Lehioen tamaina txikiak eta kanpoan zegoen hotzaren ondorioz atea itxi beharrak, argitasun eza sortzen zuen. Benetako ZULO giroa.


Makarroi goxo goxo batzuk prestatu eta kanpora joan ginen jatera noizbehinkako eguzkiak botatzen zuen argi politak ikusteko. Sekulako hotza zegoen eta ez gendun asko iraun.


Baina merezi zuen hotz apur bat jasatea. Taillon, Annapurna bailitz benetan eder elurrez bete-bete.


Afaldu ta ohera, 3ºC gure suitean. Hurrengo egunerako intentzio honak: 04:00 jaiki eta Sarradetserantz, han motxilak hustu eta tontorren bat.



Hurrengo goiz/gabian lauretan entzun genun bai iratzargailua, baian ez genion kasu handirik in,,,,, gu bai alperrak!!!! Azkenean 05:30 jaiki ginen. 1ºC saku  kanpoan eta ni neuk 30ºC saku barruan,,,, Kanpoan giro traketsa, lainoa eta elur fina botatzen. Te beroa, boileria, dena jaso eta kalera haize hotzera, elurretan! Aterpetxea atzean utzita Sarradetseruntz abiatu ginen.



Ordu erdi bat ibili ondoren, plana bertan behera utzi gendun. Ez zen ezer ikusten, ez genun inor ikusten, giro eskasa... eta elur asko. Zentzudun!!!!!! Apa Aimar!!!!

Gure hanka arrrastotik itzuli ginen, aurreko eguneko arrastoa hartzeko. Hona hemen egoera ulertzeko argazki bat:

 Eta buelta kotxera. Gavarniruntz joan ginen han jateko asmuakin eta zer egin erabakitzeko.



Beherunzkuann Astazuaren ikuspegi itzela, hau ere elurrez asetuta:



Ta Astazuei begira liluraturik geundela, mapa irekita zer egin erabakitzen (Pymene, Euskal jaia Luzen....) Kixki pasa zen errepidetik kotxean Elur eta bi lagunekin. Trabesia egitera zijuazen ta beraiekin jutera gonbidatu ginduen. Gustora onartu gendun!!! Kixki, Idoia, Ekain, Arkaitz (Fuji), Txomin, Auza eta Elur gure adiskide berriak.

Honela ba, parking berdinetik abiatu ginen baina beste bailara batetara Sausse Desseus aldera. Col de Lary lehen helburua. Eskiatzaileen atzetik, beraien arrastotik ekin genion, elurretan ondoratuz eta sekulako jipoia hartuz. Ze enbidi Eskiak!!!!


Col de Laryn geundela, Txomin eta Fujikin Pic de laryra igo ginen. Kixki, Ekain, Idoia eta Elur kresterio polita egin eta beste pala bat jeitsi zuten, gure ikuskizunerako. Ze enbidi!!!! Ta ze makina Elur aldapa behera!! Gu Auza Txomin ta Fujikin gorat.



 Pic de Lary 2.397 Arkaitz eta  Fuji  , gure gidak tontorrean.


Ikusgai genuen parajea.


 Aimar ere tontorrean, pikista onak bezala!!!



Igotako Pic de Lary ezkerrean, eta eskubiko koilatua Col de Lary.


Tontorretik behera, gure gidak eskiakin beheruntz ziztu bizian. Gu trankil trankil Cabaña de Sausse Dessuserantz . Han elkartuko ginen denak.


Bidean elurra barra barra.
Cabaña de SAusse Dessus.

Eta azkenik iritsi ginen. Eguzki beroa, eta giro aparta gure kuadrila berriarekin. Hemen afaldu, tertulia pixkat, Fujiren gazta aparta, zahatua (hauek bai jakin mendira zer eraman) eta lotara. Kanpoan behin itzaletan hotz handia. Etxetxua nahiko txikia aukeran 7 lagun eta bi txakurrentzat, baina moldatu ginan. Hurrengo egunean 07.00tan gora, gosaldu eta lagunak agurtu ondoren gure bideari ekin genion.




Gure plana atzo gure lagunek indako bidea jarraitzea zen, kresterio polit bera burutuz. Hauen markak jarraitu besterik ez genuen. Hori bai hauek jeitsitako kanal enpinatua igotzen bota genun bai izerdia!!!!



Kanala.

Kanala igota, bi koilatu igotzeko aukera genuen. Ezker eskubi. Eskubikua hartu genun eta ez genuen asmau. Berriz jeitsi eta ezkerrekorantz. Oraingoan bai.Ikuskizuna sekulakoa, giro ezinobea, laino bat ikustea ezinezkoa eta haize eza. Gozamena!!!!

Taillon

Vignemale

Ta hauek ba auskalo!!!!


Aimar liluraturik paisaiari begira kresta hasi baino lehen.



Ta Krestari ekin genion.

Ikusten danez ez zuen inolako zailtasunik




Expedizio argazkia


Eta beheruntz kotxerat.


Ta hau izan zen dana, gutxi gora behera. Asteburu paregabea elurretan, asteko rutina zikina ahazteko.
Argazki eta informazio hobeagoa nahi badezue, bisitatu Fujiren bloga, hau gu baino artistagoa baita!!!!