miércoles, 12 de junio de 2013

Bideoteka pixkat.

Apa Gaztiak!

Bideo batzuren estekak hemen, euria iten duten egunetan ikusteko....


Sokaz loturik:


 Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak 2009 eta 2010ean egindako espedizioekin (Makaluko mendebaleko ertza, Everest Hornbein korridoretik eta Broad Peak-eko hiru gailurrak).40 minutuko dokumental polita, sekulako irudiekin. Abentura!!

40minutu. Euskera eta gaztelaniaz.



Nordwand (North Face):

2008 an agindako pelikula Alemaniarra. Eiger mendiaren iparra Alpetan gertzen zen azken desafiotakoa zen, posible ez zela ere uste zen. Filma,1936an kokatuta, kordada austriar eta alemaniarren artean, burututako saiakerari buruzkoa da. Alemaniarrak, Goebbles putasemeak heroi bilakatu nahi ditu, Alemania naziari ospea eta arrakasta eman diezaioten. Amaiera benetan latza.


121 minutuko filma. Alemaniarrez erderazko textuekin.

Online ikusgai, deskarga ta izergabe (anuntzio motz batzuk)

http://www.dailymotion.com/video/xiq2oo_nordwand-la-cara-norte-01-07-omu-spa-ocs-esp_lifestyle#.Ubej1fmeORU   1 zatia ttik








Nanga Parbat:

Reinhold eta Günter Messner anaiek Nanga Parbatera eginiko igoeraren inguruko pelikula. Ingeleraz (erderako textuekin), eta alemanez (bertsio originala) lortzea ere badao. Pelikula ona, 2010ekoa.

Ingeleraz, erderako textuekin. 104 mimutuko pelikula.
Esteka jeisteko soilik, ez det online topau:

http://bitshare.com/files/5le2kr7h/Nanga-Parbat--2010---VOSE---.avi.html