miércoles, 30 de noviembre de 2011

Azkenean Txurundar egin naiz. Eskerrik asko gonbidapenagatik kakati.

Azken bilera ondoren, ni ere Alpeei begira aritu naiz sarean. Nahiko inguru zabala da eta nondik hasi jakitea ez da erraza, baina proposamen batzuk baditut.

Egia esan, telesilla eta telehuevo desberdinen aukerarekin flipatu egin det eta 4000 metrotik gorako mendietara hauek erabili gabe igotzeko aukerak bilatzea ez da xamurra izan.

Italia aldean aukera polit batzuk bilatu ditut. Aosta bailara inguruan leku politak eta zailtasun onargarrikoak izan daitezkeenak badaude.

1. Grand Paradiso ingurua:

Erremonterik erabili gabe igo ahal izateko bilatu dudan leku bakarra da. Foroetako komentarioen arabera, hutsik ez dagoen arren, beste leku batzuetan baino jende gutxiago ibiltzen den ingurua da. Tontor nagusia bi egunetan egin daiteke kotxea aparkatutako lekutik, baina inguruan 3-4 eguneko ibilbidea edo tontor txikiagoak egiteko aukera badagoela uste dut.

Mapa hontan ingurua ikusten da. Tontorrera Vitorio Emanuelle II refugiotik egiten da igoera normalena.

2. Punta Gnifetti edo Signalkuppe

Monte Rosa mendietan dago tontor hau. Margherite izezneko aterpetxea mendi honen puntan dago eta kristona izan behar du bertan gau bat pasatzeak (4.554 metro).
Bertara iristeko telecabina edo silla pare bat hartu eta bi eguneko ibilbidea egiten da normalki. Beheko herritik (Alagna-Valsesia) oinez bertaraino igotzeko aukera ere polita izango litzake, 5-6 egunetan, baina ez dut rutarik aurkitu.



Cervino honela ikusiko genuke iluntzean...
Jarraitu salseatzen!

3 comentarios:

  1. Oso ondo Aimar! Aporte ona. Bazan ordua!!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Aimar!

    Ni ere Aostako bailaratik ibili naiz bueltaka.

    PIRAMIDE VINCENT Pyrenaicak aspaldiko aldizkari batean 4000 errezena zela jartzen zuen. Bertan dao.

    PARCO NATURALE ALTA VALSASIA ere bertatik dao. Aukera ona izan daitekela iruditu zait telesilla eta holakorik gabe.

    Neri ere hogo parte hau masifikazio gutxiagokoa iruditu zait.

    Informazio gehiagorekin edo argazkiren batekin laster naiz berriz.

    Aio!!!

    ResponderEliminar
  3. Ni ere ibili nintzen hori begira. Badirudi ingurua polita dela eta zuek diozuen bezela jende gutxiago badabil, hobe.

    Jarraituko degu topatzen

    ResponderEliminar